XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zer dala-ta ni maite guraz.

Bai ete da iñor nire bekokia astiro laztantzean, edo bere eskutxua nire ule tartean estaltzean dardaratan iartzen danik?.

Egon be iñor ete dago, nire agotik maite itzak urtetean gorri gorri iartzen danik?.

Ba-dago gero estu estu bularreratzen dodanean gora-goraka zotinka iartzen dan bularrik edo nire ezpanakaz ikutzean bigun eta epel biurtzen dan ezpanik?.

Pentsa, pentsa egizu ondo!.

Ez bereala erantzun.

Ez eidazu esan edozer egia danik, ametsetan ez nagoanik; ez izan neure errukirik.

Iñor ez bedi nitzaz errukitu.

Iñor ez bekit etorri gozotu naiaz.

Nire negarmalkoak nireak dira, neure neureak, neure biotzetik urtenak, neure begietatik ixuriak.

Eskutxu orrek zer dala-ta laztantzen nau astiro ta gozoro neurea dan negarraz ezotuteko?.

Izan leitekena da norbaitek nire samiñaren atal bat kendu nai izatea; urriñetik begi argiz begira dagoan norbait estu ni ikusmiñez itxaroten egotea be bai, arnasa bete eziñik nire oiñotsa urreratzen dantzunean.

Baita izan leike nire itzik txatxarrenak gogoratuak izatea edo nire begirakun batek poztasuna sortzea, nire irriparre batek geroko alaitasuna; edo nire egikera batek poztasunaren ziurtasuna.

Ondiño ez erantzun.

Guzti ori izan daitekela ta ondiño ezagun eztodazan beste asko iazo leitekezala, ez eidazu esan.

Ezingo neuke siñistu.

Ez dot siñistu gura!.

Pentsau ba, pentsa egizu ondo.

Gertaera ori arrigarria ta bakana da; barria ta bakarra bear bada.

Pentsa ba unetxo baten egia balitzake zer adierazoko leuken.

Ni ez nazan beste izaki bat, nik lenago ezagutzen ez neban bat, nik lenago ezagutzen ez neban bat, neuretzat bakar bakarrik bizi da.

Neuk buruan dodana, axe berak be; nire zentzunak bereak, nire samiñak bardin, nire pozaz alaitu, bere soiña nireaz batu, bere gogoa nirean sartu, ta daukan guztia eskeintzen daust, baita izango dauana ta nigandik artu daikean guztia be.

Uste dozu zuk egia izan leikela ori, unetxo baten baiño ezpadabe?.